XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Industria-Birregituraketa.

- Barne-Merkataritza.

2. 1 zatian esandako ihardutze-sailetakoren baten artezko menpeko zerbitzuburugoa baino goragoko mailarik gabeko ihardutze-sailak egon daitezke.

Horiek sortaraztea eta horiei bere egitekoak izendatzea, Dekreto hau osabideratzeko eta egiteratzeko manuen bidez egingo da.

4. Atala.- Industria eta Merkataritza-Sailburua
Industria eta Merkataritza-Sailburuak, Saileko goreneko ihardutze-sail denez, Dekreto honetan agintzen denez aginte-mailaz bere menpeko izango diren Saileko ihardutze-sail eta ekintzapide guztiekiko artezkaritza, antolakidekuntza eta arta egingo ditu.

Halaber, honako beste agintepide hauek ere egiteratuko ditu: - Bere Sailari dagozkion gaiei buruzko Lege-Egitasmo eta Dekretoak Jaurlaritzari baitetsi ditzan aurkeztea, eta baita Lehendakariari ontzat ematea berari dagokioneko arauen saloak egitea ere.

- Bere Sailari dagozkion gaietan orotariko arduralaritza-manuak eta erabakiak ematea, eta Saileko ihardutze-sailen arteko agintepide-auziak ebaztea.

- Indarrean dauden araupideetan ohartemandakoetan goradeiak erabakitzea.

- Jaurlaritzari berariz eman gabeko gaietan beste Sailekingo eta gainontzeko ihardutze-erakunde eta erakundeekingo agintepide-auziei ekitea.

- Lege-erapidetzak berariz berari eman eta Jaurlaritzako Sailburuei oro emanda daudelako horietako bakoitzareneakoak ere izan daitezen gainontzeko guztiak.

5. Atala.- Teknolojia eta Industria-Xedeen Sailordetza.

Aginte-mailaz Sailburuaren artezko menpeko izan eta honako egiteko hauek izango dituzten Sailburuorde bat izango du buru:
- Sailburuaren esku-ematez Sailaren ordezkotza egitea.

- Erabilgarri den araupidetzak ohartemandakoetan goradeiak erabakitzea.

- Sailburuari Sailordetza honen araupidetzaren eta ihardutze-egitamuen saloak egitea, eta bai bere menpeko arduralaritza-adalkoenenak ere.

- Sailordetza horren ekintzapide guztiekiko eta horren menpeko ihardutze-sail guztiekiko egitaraugintza, suztapena, artezkaritza, antolakidekuntza eta arta.

- Bere zerbitzuen barne-erakuntzari eta ihardunari buruzko oroidazkiak egitea eta artezpideak ematea, eta bai hari atxikitako arduralaritza-banakoenei buruzkoak ere.

- Industria-politikaren, industria-xedeen, birrindustriaketaren eta teknika-ikerketaren eraentza, Jaurlaritzako gainontzeko Sailekin elkar hartuta.

- Sailburuak indarrean dauden araupideen ariora berariz utzi diezazkionak eta lege-erapidetzak eman diezakionak, eta Jaurlaritzako Sailburuordeei oro emanda daudelako horietako bakoitzarentzakoak ere izan daitezenak.